PLE- Personal Learning Enviroment/ Ikasteko Ingurune Pertsonala


Zer da Ikasteko Ingurune Pertsonal, edo ingelesezko akronimoa erabilita, PLEa?
Horretaz aritu gara gaurko saioan, eta Symbaloo plataforman sortu dugu geurea.
PLEa, ikasteko erabiltzen ditugun baliabide eta informazio iturriekin osatutako eskaparate propio bezalako bat da.
 Ez du zertan digitala izan behar, teknologia iritsi aurretik ere PLEa existitzen zen. Nolabait esateko, lehen liburutegi bat izan zitekeen PLEa, egun gero eta gutxiago jotzen dugu liburutegietara eta egia da internet uneoro eskuragarri dugun momentutik, gure PLEa aldatu egin dela.
Hemen behean, nire PLEaren irudi bat daukazue. Bertan ikusten da, nik zer erabiltzen dudan ezagutza sortzeko.

Iruzkinak

Mezu ezagunak