Kahoot

Kahoot baliabidea duela gutxi ezagutu nuen, ez dakizuenontzat Kahoot online galdetegiak prestatu eta mugikorraren bidez galdetegi hori erantzuteko baliabide didaktikoa da. Baliabide interesgarria da, izan ere, modu desberdin batean ebaluatzeko tresna izan daiteke eta klaseak dinamikoago bihurtzen ditu.
Hala ere, nolabaiteko zalantzak ere sortzen dizkit baliabideak.  Izan ere, lehia sustatzea ere eragin dezake, eta ikaskuntza helburu bilakatu beharrean puntuak irabaztea izan baitaiteke helburu nagusi. Egia da, bestela ere hezkuntza sistemak puntu gehien lortzera bideratzen dituela (gaituela), Kahootak hori agerian uzten du eta horrek harritu nau agian.
Kahoot gamifikazioan oinarritutako baliabidea da, testuinguru ez ludiko batean jolasa ikasteko bide bilakatzen baitu. Interesgarria deritzot noizen behingo baliabide bezala, baina, bestelako bideak ere aurkitu behar ditugu klaseak aspergarriak izan ez daitezen, umeek bestela ikas dezaten.

Iruzkinak

Mezu ezagunak